Ekonomia

Euriborrak %1,334an amaitu du abuztua, inoizko baxuen

Seigarren hilabetez jarraian gutxieneko historiko berria izan du indizeak.

2009ko abuztuaren 31
16:59
Entzun
Seigarren hilabetez jarraian minimo historikoa lortu du Euriborrak eta %1,334an amaitu du abuztua. Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da indizea eta, beherakada horrekin, batez beste 318 euro merkatuko dira maileguak hilabetean. Urtean 3.800 euro aurreztuko dituzte hipotekak dituztenek.

Urritik behera eta behera joan da Euriborra. Azken hamabi hilabetetan lau puntu jaitsi da (iazko abuztuan %5,323an zegoen).

Indizea 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.