Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den euriborrak %2,622an amaitu du urtarrila -lau hilabetez jarraian jaisten joan da-. 2005etik adierazleak izan duen beherakadarik handiena izan da; orduan %2,684an amaitu zuen hilabetea. 2008ko urrian %5,248an zegoen.
Beherakada horren ondorioz, iazko otsaileko -%4,349- eta gaurko datuak aintzat hartuta 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain urtean 1.660 euro gutxiago ordaindu beharko ditu urtean -hilean 139 euro gutxiago-. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Euriborra 1999an jarri zuten martxan eta bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Ekonomia
Euriborrak %2,622ra behera egin duela-eta maileguak urtean 1.660 euro gutxiago ordaindu beharko dira
2005eko azaroaz geroztik izan den daturik baxuena da aurtengo urtarrilekoa. 2008ko urrian %5,248an zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu