Urriaren 8 artekoa eta orduz gerokoa. Bi joera erabat ezberdin izan ditu aurten Euriborrak. Lehen bederatzi hilabeteetan etengabe igo zen; urtarrilean %4,498an zegoen, eta irailean %5,384an amaitu zuen. Azken hiru hilabeteetan, berriz, izugarri jaitsi da, eta gaurko datua aintzat hartu gabe, abenduko batez bestekoa %3,472an dago.
Kontuan hartuta, iazko abenduan %4,793an zegoela indizea, hipoteka datozen egunetan berritzea tokatzen zaienek dezente gutxiago ordaindu beharko dute aurrerantzean. INE estatistika erakundearen arabera, hego euskal herritarrek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte. Beraz, 30 urteko epean dutenek 127 euro gutxiago ordaindu beharko dute hilero aurrerantzean; 40 urtean ordaintzekoa dutenek, 137 gutxiago, eta 50 urteko epean dutenek, 146 gutxiago.
Baina, zer gertatu zen urriaren 8an, egoera hainbeste aldatzeko?Europako Banku Zentralak, munduko banku zentral nagusiek bezala, interes tasak jaistea erabaki zuela. Krisiari aurre egiteko neurri gisa, hainbat bider merkatu du diruaren prezioa ordutik, eta horrek eragin du Euriborraren jaitsiera.
Izan ere, dirua behar dutenean, finantza erakundeek banku arteko merkatura jotzen dute, eta lehiakideei eskatzen dizkiete sosak, interesen truke. Interesak zehazteko, finantza erakundeak euroguneko interes tasetan oinarritzen dira. Eta Europako Bankuen Federazioak, berriz, finantza erakundeek elkarri kobratutako interesen batez bestekoa kalkulatu, eta Euriborra finkatzen du. Beraz, interes tasek sekulako eragina dute Euriborrean.
Gaur egun, %2,5ean dago diruaren prezioa, eta ez dirudi EBZk tasa igoko duenik epe laburrean. Beraz, oso litekeena da aurrerantzean ere Euriborrak beherantz jarraitzea, eta hilero ordaindu beharreko kuotek ere gauza bera egitea. Atzo, esaterako, %3,085ean itxi zuen eguna hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizeak, 2006ko martxotik izandako mailarik baxuenean.
Etxebizitzak merkeago
Euriborraren jaitsiera ez da etxebizitzaren bat erostekotan dabiltzanak anima ditzakeen arrazoi bakarra. Izan ere, prezio libreko etxebizitza salneurriak behera egin du Hego Euskal Herrian. INEk atzo jakinarazi zuenez, urteko hirugarren hiruhilekoan %4,3 merkatu dira etxebizitza libreek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan, berriz, %3,9.
Urte osoko datuak kontuan hartuta ere, behera egin duteprezioek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %5,4 gutxiago balio dute etxebizitzek, eta Nafarroan %3,3 gutxiago.
Euriborrak %3,4an itxiko du abendua, eta hipotekak 100 eurotik gora merkatuko dira
Etxebizitzen prezioak ere behera egin du bigarren hiruhilekoan, %4,3 EAEn eta %3,9 Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu