Ekonomia

Euriborrak gora egin du berriz ere

%4,79an dago orain, maximo historikotik puntu erdira. Aurreko bi hilabeteetan behera egin zuen.

2007ko abenduaren 28a
16:22
Entzun
Euriborra abenduan berriz ere igo egin da, eta %4,79an dago orain. Horrek, esate baterako, etxea ordaintzen ari diren lagunei eragin egingo die. Hain zuzen, hipoteka maileguak kalkulatzeko indizerik erabiliena da Euriborra.

Aurreko bi hilabeteetan behera egin zuen; ez abenduan, eta maximo historikotik (%5,28; 2000ko abendua) puntu erdira dago orain. Azkeneko urtean ia puntu batean igo da; joan den irailetik, berriz, 2,5ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.