Marka historikoa lortu zuen atzo Euriborrak, %5,505ean jarrita, eta gaur ere hautsi egin du errekorra: %5,526. Bederatzigarren egunez segidan jo du goia.
Joera horrekin segituko balu urri osoan, duela urtebete 25 urterako 150.000 euroko mailegua hartu zuenak urtean 920 bat euro gehiago ordaindu beharko lituzke. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
2007ko urri bukaeran %4,607 zegoen Euriborra.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
Ekonomia
Euriborrak markak hausten segitzen du
%5,526an jarri da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu