Euroaren ahuleziak inoiz baino garestiago jarri du petrolioa Europarentzat
Dibisen arteko indar harremanen aldaketek horrelakoak sortzen dituzte. Atzo, inoiz baino garestiago ordaindu zen eurotan Brent petrolio upela. Azken asteotan prezioa nabarmen igo bada ere, horrek ez du esan nahi petrolioa sekula baino garestiago dagoenik. Izan ere, atzo 123 dolarretan saldu zen upela, eta 2008. urteko udan 149 dolarreraino iritsi zen. Azalpena euroak izan duen balio galtzean dago. Errekorra gainditu zen garaian euro bakoitzeko 1,5 dolar ordaintzen ziren. Gaur egun, ordea, trukea 1,3 dolarretan dago. Truke aldaketa horrek eraginda, Brent upela 93,64 eurora iritsi zen atzo, 2008. urteko uztailaren 3an baino hogei zentimo gehiago. Energiaren prezioaren igoera kezka iturri bihurtu bada ere, aurten inflazioak behera egingo duela kalkulatu du Europako Batzordeak bere aurreikuspenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu