Bigarren hiruhilekoaren joera bera mantendu du euroguneko ekonomiak eta Barne Produktu Gordinak %0,2 egin du behera. Datu horiek Eurostat estatistika erakundeak zabaldu ditu gaur. Jaitsiera errepikatu izanak baieztatzen du atzeraldi teknikoan sartu dela eurogunea. Uztaila eta iraila bitartean Europako Batasuneko ekonomia %0,2 jaitsi zen eta, aurreko hiruhilekoan, aldiz, ez zen hazi.
Hirugarren hiruhilekoan Europako ekonomia nagusiek geldialdi handia pairatu dute. BPGari dagokionez, Alemaniako eta Italiako ekonomiek %0,4ko jaitsiera izan zuten bigarren hiruhilekoan eta, hirugarren hiruhilekoan, berriz, %0,5ekoa. Erresuma Batuko ekonomiak %0,5eko jaitsiera izan zuen uztaila eta iraila bitartean eta Frantziak, berriz, %0,1ekoa. Espainiak %0,2ko jaitsiera izan zuen.
Urte arteko datuei begiratuz gero, Alemania %0,8 hazi da (aurreko denboraldian baino 1,1 puntu gutxiago); Frantziak %0,6ko hazkundea izan du (6 dezima gutxiago); eta Erresuma Batua %0,3 hazi da (1,2 puntu gutxiago).
Ekonomia
Eurogunea atzeraldian sartu da
Urteko hirugarren hiruhilekoan euroguneko BPG jaitsi egin da (%0,2), bigarren aldiz jarraian, eta ondorioz, Europako Batasuneko ekonomia atzeraldian sartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu