Euroguneko Ekonomia ministroek ez dute Grezia eurogunetik at ikusi nahi. Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak baieztatu duenez, Ekonomia ministroen "nahia" da Greziari eurogunean iraunaraztea; dena den, atzo egindako ministroen bileraren ondotik argitu zuen ez zutela gai hori landu atzoko bileran. "Inork ez zuen eskatu", esan zuen.
Grezia eurogunetik ateratzetik "erabat kontra" dagoela esan du, eta adierazi du ez duela aukera hori ikusten "segundo batez ere" .
Junckerrek gobernu berri bat "berehala" osatzeko eskatu dio Greziari, Europako Batasunarekin hitzartutako murrizketak aplikatu ahal izateko. Junckerrek azpimarratu du Europako Batasunak "laguntza adierazgarria" eman diola Greziari.
Merkatuetan Grezia eurotik kanpo geratuko den ustea hedatu da.