Euroguneak BGP barne produktu gordinaren %4,1eko defizitarekin amaitu zuen 2011. urtea; Europako Batasunak, berriz, %4,5eko defizitarekin. 2010eko datuekin alderatuta, behera egin dute biek, Eurostatek gaur jakinarazi duenez. 2010ean euroguneko defizita %6,2koa izan zen; Europako Batasunekoa, berriz, %6,5ekoa.
Zor publikoa %87,2ra igo da eurogunean 2011n —2010ean %85,3an zegoen—. Europako Batasuna %80tik %82,5era igaro da, zor publikoari dagokionez.
Defizit publiko handienak herrialde hauek izan dituzte: Irlandak (BPGaren %13,1), Greziak (%9,1), Espainiak (%8,5), Erresuma Batuak (%8,3), Esloveniak (%6,4), Ziprek (%6,3), Lituaniak (%5,5), Frantziak eta Errumaniak (%5,2) eta Poloniak (%5,1).
Espainia atzeraldian sartu da urtearen lehen hiruhilekoan; BPGa %0,4 jaitsi da, Espainiako Bankuaren datuen arabera.