Ekonomia

Eurogunean langabezia tasa igo da maiatzean

Maiatzean, lan bila zebilen lau gaztetik batek ez zuen lanik Eurogunean.

Berria.info
2013ko uztailaren 1a
12:49
Entzun

Langabezia tasak gora egin du Eurogunean: euroa erabiltzen hasi zenetik emaitzarik okerrena izan da urteko bosgarren hilabetekoa. Maiatzean, euroguneko biztanleria aktiboaren %12,1 lan bila ari zen, apirilean baino %0,1 gehiago. Europako Batasunak tasa baxuagoa izan du urteko bosgarren hilabetean; %10,9 —apirileko emaitzari eutsi dio—. Langabezia tasa altuenak Espainian (%26,9)  eta Grezian (%26,8) daude. Baxuenak, aldiz, Austrian (%4,9), Alemanian (%5,4) eta Luxenburgon (%5,9). Langabeziak gazteak jipoitu ditu gehien. Euroguneko gazteen %23,8 lan bila dabiltza, eta Europako Batasunean, berriz, %23. Berriz ere, Grezia eta Espainia dira emaitza okerrenak dituzten herrialdeak; lan bila dabiltzan gazteen %59,2 daude lanik gabe Grezian, eta %56,5 Espainian.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.