HAZKUNTZA
Euroguneko BPG %0,3 eta %0,7 bitartean haziko da azkeneko bi hiruhilkoetan
Europako Batzordeak aurreikusi du Euroguneko Barne Produktu Gordina %0,3 eta %0,7 bitartean haziko dela urtearen bigarren erdian. Eurostaten arabera, aurreko hiru hilekoarekin alderatuta 2004ko bigarren hiruhilekoan Euroguneko BPG %0,5 hazi zen eta Europako Batasunarena, berriz, %0,6. Euroguneko ekonomia %2,2ko erritmoan handitzen ari da, eta %2,2koan EBkoa. Japonian, berriz, hazkuntza moteldu arren, urte amaieran %4,5era iristea espero du NDFk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu