Euroguneko ekoizpenaren prezioa nabarmen igo da

2008ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
bruselaEkoizpenaren prezioa nabarmen igo da Europan ekainean. Iazko ekaineko datuekin alderatuta, %8 igo da ekoizpenaren prezioa Eurogunean; eta %10,1, Europako Batasunean (EB), Eurostat Europako estatistika bulegoak jakinarazi duenez. Maiatzetik ekainera, berriz, %0,9 igo dira prezioak Euroguneko 15 estatuetan; eta %1,2, EBn. Hazkunde hori energiaren gastuen ondorioz izan dela dio Eurostatek. Ekainean %2,7 egin zuten gora energiaren prezioek; eta urtebetean, berriz, %21,4. Adituen arabera, abuztuaren amaieran inflazioa jaisten joango da, petrolioaren prezioak gora egiten ez duen bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.