Ekonomia

Euroguneko ekonomia %0,5 txikitu zen iaz

Alemaniako eta Frantziako barne produktu gordinak ere txikitu ziren 2012ko azken hiruhilekoan, eta horren eskutik atzeraldia sakondu du euroguneak. 

Berria.info
2013ko otsailaren 14a
13:19
Entzun

Eurostatek  emandako datuen arabera, 2012an %0,5 txikitu zen euroaren eremuko barne produktu gordina. Espero zen bezala, urteko azken hiruhilekoa izan da txarrena, %0,6 uzkurtu baita aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta %0,9 iazko azkenekoarekin alderatuta. Europako Batasuneko 27 herrialdeetan, berriz, %0,3 egin du atzera ekonomiak 2012 osoan, eta %0,6 urteko azken hiruhilekoan (iazkoarekin konparatuta).

Atzeraldiaren indartzearen arrazoi nagusia da Alemania eta Frantziak ere zenbaki negatiboak eman dituztela urtearen azken txanpan. Esportazioen jaitsierak eraginda, Alemaniaren BPGa %0,6 erori da azken hiruhilekoan eta Frantziarena, berriz, %0,3. Urte osoan, berriz, Frantziako ekonomiak ez du hazkunderik izan 2012an eta %0,7koa Alemaniak. Ekonomia handien artean Italia doa okerren, %2,2 txikitu baitzen hango BPGa 2012an. 

Baltikoko herrialdeak eta ekialdeko beste batzuk soilik libratu dira hazkunde negatiboaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.