Europako Batzordeak mantendu egin du aurtengo azken hiru hilabetetarako iragarritako hazkundea. Euroguneko ekonomia %1,6 haziko dela berretsi du Bruselak gaur, udaberrian egin zuen aurreikuspena berretsiz.
Herrialdeka Alemaniaren ekonomiaren hazkunde aurreikuspena hiru hamarreko igo du (%2,9), eta Erresuma Batukoa (%1,1), Frantziako (%1,6), Italiakoa (%0,7) eta Herbehereeetakoa (%1,7) jaitsi ditu. Espainiako mantendu egin du (%0,8).
Europako Batasunean orokorrean udaberrian espero baino hazkunde txikiagoa iragarri du Europako Batzordeak, eta %1,7 haziko dela ekonomia zehaztu du.
Urte amaierarako inflazioa %2,9 igotzea espero du, udaberrian espero zena baino hamarreko batzuk gutxiago, baina 2010ean prezioak handitu zirena baino %1,8 gehiago. Igoera horretan petrolioaren prezioak urte hasieran izan zuen gorakadak eragin du gehien.