Jean-Claude Juncker euroguneko presidenteak uste du Europak ez duela Espainiako Estatua erreskatatu beharrik izango. "Espainiak ez du arrazoirik erreskate programarik eskatzeko. Neu harrituta geratu naiz haren erreformekin; anbizio handiko egonkortze egitasmoa du", esan du Junckerrek gaur Luxenburgon, Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiarekin emandako prentsaurreko batean.
ekonomia
Euroguneko presidenteak ez du uste Espainia erreskatatu behar izango dutenik
Jean-Claude Juncker "harrituta" geratu da haren erreformekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu