Euroguneko zorraren krisia gainditzeko, nazioartearen laguntza eskatu du NDFk
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) nazioartearen laguntza eskatu du euroguneko zorraren krisia gainditzeko. Hainbat herrialdek etorkizunean estualdirik pasa beharrik ez izateko modu bakarra hori dela uste du erakundeak, Espainiari eta Italiari erreferentzia eginez, baina haien izenik aipatu gabe. Adierazpen horiekin Arrigo Sadun goi kargudunak ordu batzuk lehenago esandakoa zehaztu nahi izan zuen NDFk. Sadunek adierazi zuen, nahiz eta Finantza publikoak txukuntzeko eta zorrarekin dituzten arazoak gainditzeko ahaleginak egiten ari diren, Espainiak eta Italiak ere nazioartearen laguntza beharko dutela aurrera egiteko. Zehaztapenak zehaztapen, ez zen Espainiaren sinesgarritasuna kolokan jarri zuen eguneko gertaera bakarra izan. Fitch rating agentziak kalifikazioa jaitsi zien Espainiako hiru autonomia erkidegori —Andaluzia, Murtzia eta Kanariak— eta Herrialde Katalanetako biri —Katalunia eta Valentzia—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu