ekonomia

Europak Hungaria zigortzeko mehatxua egin du, defizit handiegia duela eta

Aldiz, baztertu egin du Belgika, Zipre, Malta eta Polonia zigortzea, neurri "eraginkorrak" hartu dituztelakoan. 

2012ko urtarrilaren 11
18:45
Entzun

Europako Kontseiluak Hungaria zigortzeko mehatxua egin du, honek defizit handiegia duelakoan. Europaren ustez, defizita jaisteko ez du nahikoa egin Hungariak.

Aldiz, iritzi dio Belgika, Zipre, Malta eta Poloniak zorra murrizteko neurri "eraginkorrak" hartu dituztela, eta ez ditu haiek zigortuko.

Abenduaren 13an jarri zuten egonkortasun eta hazkundearen ituna abian, eta hori aztertzen dihardu Europako Kontseiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.