Europak legatz kuotak %15 handitu nahi ditu Kantauri Itsasoan

Iparraldeko uretan legatzaren harrapaketak %11 gutxitzea proposatu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Europako Batzordearen 2012ko legatzaren arrantzari buruzko proposamenak aurkia eta ifrentzua ditu Euskal Herriko arrantzaleentzat: aurkia, Kantauri itsasoan legatzaren kuota %15 handitzea proposatu duelako; ifrentzua, iparraldeko uretakoa (Gran Sol, Eskozia eta Irlanda) %11 txikitu nahi duelako. Zapoaren kasuan kuota %25 igotzea proposatu du.

Eusko Jaurlaritzak Europari eskatuko dio arrantza politiketan aintzat har dezala arrantzak eskualdeetan duen eragin sozioekonomikoa eta arrantza egiteko modua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.