Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak "desadostasuna eta arbuioa" adierazi du gaur, Europako Batasuneko (EB) Ministroen Kontseiluak lan astea 65 ordura zabaltzea onartu duela-eta. "Izan ere, hori ez dagokie Europak izan nahi duen bezalako gizarte aurreratuei, eta erabateko erasoa da langileen eskubideen aurka". Ministroen Kontseiluak atzo onartutakoa orain Europako Parlamentuak jo beharko du ontzat.
"Gurea bezalako gizarte aurreratu batean garapen iraunkor, solidario, berdinzale eta demokratikoa bilatzen da, lan bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeko eta, gizarte justizia bilatuz, herritarren bizi eta lan baldintzak hobetzeko aukera ematen duena. Horregatik, neurri hori bereziki anakronikoa da hemen", adierazi du gaur Azkarragak.
Jaurlaritzaren "ukaezinezko erronka" da "enplegu beteko egoera lortzea, eta enplegu hori gero eta egonkorragoa, kalitate hobekoa eta seguruagoa izatea", eta EBko Ministroen Kontseiluaren neurriak "eskenatoki horretatik urrundu" egiten duela dio sailburuak.
Ekonomia
Europako 65 orduko lanaldia langileen eskubideen aurkako "erabateko erasoa" dela dio Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu