1999an euroa sartu zenetik egin duen interes tasen murrizketarik handiena erabaki du EBZ Europako Banku Zentralak: 0,75 jaitsi ditu eta, horrenbestez, 2,5ean kokatu dira. Erabaki horren bidez atzeraldi ekonomikoari aurre egin nahi dio -Eurostat-ek gaur bertan berretsi du euroguneko estatuak atzeraldian direla, inflazioaren igoerari beldurra galduta.
Hainbat eragile ekonomiko eta gobernuk behin baino gehiagotan eskatu arren, krisiaren oihartzuna zabaldu ondoren ere EBZk uko egin zion bolada handi batez interes tasak jaisteari. Hain zuzen ere, iragan urrian jaitsi zituen aurreneko aldiz (puntu erdia), eta hau da segidan murrizten dituen hirugarren aldia. Esan bezala, orain arteko jaitsiera handiena erabaki du, gainera, oraingoan.
AEBetako Erreserba Federalak askoz ere lehenago hasi zuen jaitsiera. Egun, %1ean dauden interes tasak AEBetan.
EkoNOMIA
Europako Banku Zentralak 0,75 puntu jaitsi ditu interes tasak, eta 2,5ean daude orain
Euroa sortu zenetik erabaki duen jaitsierarik handiena da. Atzeraldiari aurre egitea da erabaki horren helburua. Hala ere, joan den urri arte interes tasak jaisteari uko egin zion EBZk, gobernu eta eragile ekonomiko askoren irizpidearen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu