Europako Banku Zentralak %2an utzi ditu interes tasak

Erredakzioa
2005eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Euroaren eremuko ekonomia aurten uste baino motelago haziko dela iragarri berri dute aurreikuspenek. Diru politikak ekonomia suspertzen lagundu dezakeenez, azkenaldian Europako Banku Zentralari interes tasak jaisteko eskatu zaio. Baina EBZk entzungor egin die presio horiei, eta atzo euroguneko interes tasak %2an eustea erabaki zuen.

Banku zentraleko gobernu kontseilua Berlinen bildu zen atzo. Ekonomia suspertzea edo inflazioa kontrolatzea, ezbai horri aurre egin behar izan zioten bankuko ordezkariek. Interes tasak laburtuz gero, inflazioa handitzeko arriskua luke euroaren eremuak, eta horregatik diruaren prezioa ez ukitzea erabaki zuen. Are gehiago kontuan izanda Europan erreferentzia nagusi den Brent upelak 50 dolarretik gora jarraitzen duela.Jean Claude Trichet EBZko presidenteak atzo berriro azpimarratu zuen petrolioaren prezioa arriskua dela ekonomiarentzat. Tricheten arabera, EBZren helburu nagusia prezioak kontrolatzea da, eta interes tasak jaitsiz gero, sinesgarritasuna galduko luke. Hala, tasak jaisteak kontrako eragina izango lukeela uste du, finantza merkatuetan bankuek epe luzeko tasak igoko lituzketeelako.Epe motzera, jarduera ekonomiaren gaineko aurreikuspenek «beheranzko joera» izan arren, epe luzera ekonomiak sendo hazteko baldintzak dituela argudiatu zuenTrichetek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.