Ekonomia

Europako Banku Zentralak %4,25ean utzi ditu interes tasak

Aurtengorako hazkunde ekonomikoaz ekainean egindako iragarpena jaitsi egin du.

2008ko irailaren 4a
17:05
Entzun
Espero zen bezala, Europako Banku Zentralak (EBZ) euroaren eremuan %4,25ean utzi ditu interes tasak, lehengoan, ekonomian atzeraldia egon eta abuztuan inflazioa %3,8ra jaitsi arren.

Frankfurten (Alemania) egindako bileran hartu du erabaki hori.

Bestetik, euroaren eremurako 2008rako ekainean egin zuen hazkunde ekonomikoaren iragarpena jaitsi egin du EBZk. %1,1 eta 1,7 arteko hazkundea egongo dela esan du gaur, eta ekainean zioen hazkundea %1,5 eta 2,1 artekoa izango zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.