Europako Banku Zentralak (EBZ) gaur ere, krisi ekonomikoa dela-eta, eurogunean interes tasa jaistea erabaki du: beste puntu laurden bat. Orain %1ean dago tasa, inoizko baxuen. Gainera, Jean Claude Trichet EBZko presidenteak iragarri du gehiago jaitsi dezaketela. Urrian %4,25ean zuten.
Aditu batzuek diruaren prezioa %0ra jaitsi ez izana kritikatu dute, baina EBZk esan du hori arriskutsua izango litzatekeela. Europako Banku Zentralak nabarmendu du azkeneko bi urteetan bankuei 600.000 milioi euro gehiago utzi dizkiela finantza arazoei aurre egiteko, eta orain epea sei hilabetetik hamabira igo dutela.
Ingalaterrako Bankuak ez du tasa ez igo ez jaitsi (%0,5ean segitzen du), eta diru gehiago jarri du enpresen eta estatuaren zorrari aurre egiteko.
EkoNOMIA
Europako Banku Zentralak beste puntu laurden bat jaitsi du diruaren prezioa
Orain interes tasa %1ean dago, inoizko baxuen. Trichet EBZko presidenteak iragarri du gehiago jaitsi dezaketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu