Diruaren prezioa jaisten segitzen du Europako Banku Zentralak (EBZ), gaur beste puntu laurden bat jaistea erabaki duelako: %1,50etik %1,25era.
EBZren historian interes tasa ez da hain baxu egon.
Iazko urrian %4,25ean zegoen. Krisi ekonomikoa dela-eta joan behar izan du EBZk tasa jaisten.
Asteartean jakin zenez, Euriborra ere behin ere baino baxuago dago: %1,909an bukatu zuen martxoa. Iazko uztailean jo zuen goia -%5,393-, baina urritik behera eta behera joan da. Duela urtebete %4,590ean zegoen hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizea.
EkoNOMIA
Europako Banku Zentralak beste puntu laurden bat jaitsi du interes tasa
Diruaren prezioa orain %1,25ean dago. EBZren historian ez da hain baxu egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu