Ekonomia

Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25an mantenduko du

Inflazioak dezima bat egin du gora. Ondorioz, Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak prezioak egongortzeko saiakera egingo dutela jakinarazi du.

2008ko abuztuaren 7a
17:09
Entzun
EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25an mantentzea erabaki du. Gainera, Jean Claude Trichet, EBZko presidenteak, inflazioak dezima bat gora egin duela jakinarazi du. Beraz, momentua honetan euroguneko inflazio tasa 4,1koa da. Euroa moneta bakar gisa ezarri zenetik daturik kaxkarrena da. Ondorioz, Trichetek helbururik nagusiena oinarrizko elikagaien prezioak bere horretan mantentzea dela jakinarazi du. Inflazio tasa egonkortu nahi du EBZk datozen hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.