Hemezortzi orduko negoziazioaren ostean, Europako Batasuneko Arrantza ministroek 2012rako arrantza kuotaren gaineko akordioa itxi dute gaur goizaldean. Aurten bezala, 55.105 legatza tona arrantzatu ahal izango dituzte Batasuneko kide diren herrialdeetako arrantzaleek.
Cadizeko Golkoan arrantzatzen den antxoa eta bakailoaren kuota %10 handitu dute, adierazi dutenez, aste honetan Marokorekin zegoen arrantzarako akordioa bertan behera utzi ostean.
Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuak akordioa ona dela adierazi du, "batez ere murrizketak ez direlako onartu", baina berdelaren auzia konpontzeke dagoela gogorarazi du.