Ekonomia

Europako Batasunean iaz Espainiako Estatuan hazi zen gehien langabezia

EBn lanik gabekoen kopurua %7,4koa da; Espainian %14,4koa. Txikiena, Herbehereetan: %2,7koa. Frantziako Estatuan, %7,9koa.

2009ko urtarrilaren 30a
13:26
Entzun
Europako Batasunean (EB) iaz Espainiako Estatuan hazi zen gehien langabezia. %8,7tik %14,4ra pasatu zen beharrik gabekoen kopurua Espainian. EBko euroaren eremuan iaz %8koa izan zen langabezia eta EB osoan %7,4koa. Datu horiek Eurostat estatistika erakundeak jakinarazi ditu.

Gazteen arteko langabezia tasan Espainiako Estatua doa buru (%29,5), baita gizonezkoen (%13,7) eta emakumezkoen (%15,3) arloetan ere. Horretaz gain, pasa den abenduan zazpi dezima igo zen langabezia Espainiako Estatuan, EBko euroaren eremuan eta EB osoan, aldiz, dezima bakarra.

Honakoa izan zen 2008ko langabezia tasa EBko estatu kide bakoitzean (biztanleria aktiboaren ehunekoa):

- Herbehereak 2,7.

- Austria 3,9.

- Zipre 4,2.

- Eslovenia 4,3.

- Danimarka 4,5.

- Txekiar Errepublika 4,7.

- Luxenburgo 4,8.

- Bulgaria 5,4.

- Malta 5,7.

- Errumania 5,8 (2008ko hirugarren hiruhilekoa).

- Erresuma Batua 6,1.

- Polonia 6,1.

- Finlandia 6,5.

- Italia 6,7 (2008ko urria).

- Suitza 6,9.

- Belgika 7,1.

- Alemania 7,2.

- Grezia 7,5 (2008ko hirugarren hiruhilekoa).

- Frantzia 7,9.

- Portugal 7,9.

- Lituania 8,0.

- Irlanda 8,2.

- Hungaria 8,5.

- Estonia 9,2.

- Eslovakia 9,4.

- Letonia 10,4.

- Espainia 14,4.

Iaz, langabeziak bederatzi estatutan behera egin zuen, hamalautan hazi egin zen eta lautan ez zuen aldaketarik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.