Mahai gainean Europako Batasunaren diru laguntza izan arren, Irlandak ez du oraindik bere finantza krisia bideratzeko laguntzarik onartu. Beste herrialde batzuen egonkortasuna hausteko arriskuaz oharatarazi duten arren, Bruselan egiten ari diren bileran Euroguneko Ekonomia ministroak ez ziren atzo akordio batera iritsi, eta gaur elkarrizketari ekingo diote berriro egoera aztertzeko.
Erresuma Batuak ez zuen atzo parte hartu euroaren taldean ez dagoelako, baina gaur bai, Ekonomia eta Finantza Kontseilua bilduko delako. Erresuma Batuaren finantza sektoreak zer esan handia du Irlandako ekonomian, parte hartze handia duelako. Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak Dublinera ordezkaritza bat bidaliko dutela jakinarazi dute, Irlandaren erreskatean sakontzeko, baina Irlandako Gobernuak ez duela horrelakorik behar dio.
EKONOMIA
Europako Batasuneko Ekonomia ministroak Irlandarekin sortu den egoera bideratzeko bilduko dira gaur berriro Bruselan
Irlandaren egoera eta beste herrialde batzuen egonkortasuna hausteko duen arriskua aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu