Europako Batzordeak uste baino lehen eman du atungorriaren urteko arrantza itxitzat, kuota dagoeneko gaindituta dagoela dioelako. Hegalaburra harrapatzeko baimena duten batzordeko herrialdeek 16.779 tonako muga zuten: Espainiako estatuak (5.568 tona), Frantziako estatuak (5.494), Italiak (4.336), Portugalek (524), Maltak (335), Greziak (287) eta Ziprek (155).
Herrialdeok emandako arrantza datuez gain, itsasoan zenbat atungorri ale egon daitezkeen azterketa egin du, eta horren denaren arabera hartu du erabakia, "atungorria galtzear egon daitekeelako".
Bi herrialdek gainditu dute aurtengo kuota: Italiak -uztailean- eta Frantziak -abuztuan-.
Eusko Jaurlaritzak kritikatu egin du erabakia, "hau delako atungorria harrapatzeko euskal arrantzaleentzat garaia". Frantziak halako bi harrapatu izana salatu du Jaurlaritzak, eta Europako Batzordeari kuota ez gainditzeko neurriak aurretik jarri ez izana leporatu dio.
Ekonomia
Europako Batzordeak atungorriaren urteko arrantza itxi du, kuota gaindituta dagoela-eta
Eusko Jaurlaritzak kritikatu egin du erabakia, "hau delako atungorria harrapatzeko euskal arrantzaleentzat garaia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu