Europako Batzordeak ez du gustuko Belgikaren aurrekontua
Espainiako Gobernuaren neurria Europako Batasunak bere estatu kideen gainean ezartzen duen kontrolean oinarrituta dago. Azaroan, Europako Batzordeak Zipreri, Hungariari, Poloniari, Maltari eta Belgikari ohartarazi zien beren aurrekontu proiektuak ez zirela nahikoak defizita nahi beste murrizteko. Herenegun, Olli Rehn Ekonomia komisarioak gutun bidez eskatu zion Belgikari neurriak har zitzala defizita beste 1.200 eta 2.000 milioi artean gutxitzeko, eta astelehenera arteko epea eman dio haien berri emateko. Belgikako Gobernuak bilera berezia egin zuen atzo, eta aurrekontu proiektua kenduko ez duen arren, neurri gehiago ezarriko dituela agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu