Europako Batzordeak (EB) aitortu du euroaren eremua atzeraldi ekonomikoan dagoela, eta 2009 arte hortik ez duela irtengo. Hala dio gaur argitaratu duen aurreikuspenean. Finantza krisiak eragina duela uste du, baita etxegintza arloak bizi duen krisiak ere.
EBko herrialdeetako Barne Produktu Gordina (BPG) negatiboa izan zen 2008ko bigarren hiruhilekoan (%-0,2), eta hirugarrengoan ere halakoa izan dela jakinarazi du Europako Batzordeak (%-0,1ekoa). Laugarrengoan ere negatiboa izango da (%-0,1), EBren arabera. Euroaren eremuko ekonomia 2009tik hasiko litzateke errekuperatzen, "motel bada ere".
2007an eremu horretako hazkundea %2,7koa izan zen eta aurten %1,2koa izango dela aurreikusten dute. 2009an %0,1ekoa eta 2010ean %0,9koa.
"Finantza merkatuak egonkortzeko hartutako neurriak eragina izaten ari dira, baina egoerak eskasa izaten segitzen du, eta okerrera egiteko arriskua dago", dio EBk. Hala, krisiak langabezian eragina izango duela dio. Euroaren eremuan 2010ean langabezia %8,7koa izango dela iragarri du; iaz %7,5ekoa zen.
EkoNOMIA
Europako Batzordeak uste du euroaren eremuak ez duela 2009 arte atzeralditik irtengo
EBko herrialdeetako Barne Produktu Gordina hirugarren hiruhilekoan ere negatiboa izan da (%-0,1). Hurrengo urtetik hasiko litzateke egoera errekuperatzen, "motel bada ere". 2009an %0,1ekoa litzateke hazkundea eta 2010ean %0,9koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu