Konfiantzarik eza da nagusi azken egunetan Europako burtsa gehienetan, eta ekonomiak okerrera egingo duelako susmoak eragin zuzena izan du gaur Europako burtsa guztietan. Frankfurteko DAX indizea %5,28 jaitsi zen, Parisko CAC %4,73, Madrilgo Ibex %4,69 eta Londresko FTSE %3,58.
Jaitsiera handienak bankuek pairatu dituzte, haien kapital beharrei buruzko komentarioak gora behera. Deutsche Bank eta Societe Generale bankuek, esaterako, ia %9 galdu zuten. Giro ezkorrean zeresana izan dute Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak atzo hazkunderik gabeko beste aro bat datorrela iragarri izanak.
Ezer gutxirako balio izan du gaur Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak esatea ekonomia ez dela atzeraldian sartuko.