11 egunez jarraian beherantz egin ondoren, Europako burtsek irabaziekin itxi dute gaurko eguna. Batez beste %3koak baino irabazi handigoak izan dituzte, Wall Streeten gorakadei esker.
Milanek %4,1 irabazi du, Frankfurt %3,28 igo da, Madril %3,56 igo da, Londresek %3,11 irabazi du eta Parisek %2,89. Egun gorabeheratsu baten ondoren, AEBetatik etorri diren datu positiboek Europako burtsetan erosteko gogoa piztu dute.
Espainiako arrisku saria joan den uztailaren 7tik izan duen mailarik baxuenera jaitsi da: 268ra.
Atzoko beherakadaren ostean, burtsek indartsu egin dute gora irekieran. Gerora, behera ere egin dute berriz, baina azkenean irabaziekin amaitu dute eguna.
Atzo, Frantziari kalifikazioa jaitsiko zioten susmoak amildu zituen burtsak, nahiz gero zurrumurru hutsa zela ikusi zen.