Aurten utziko ditu ondorio gogorrenak krisialdiak. Eurogunean ekonomiak %1,9 egingo duela atzera uste du Europako Batzordeak, eta %1,8, berriz, batasuneko hogeita zazpi herrialdeak kontuan hartuta. 2010ean, berriz, herrialde guztiek urtea BPG positiboarekin amaitzea espero du , Espainiak izan ezik. Hor, %0,2 egingo du atzera. Bi urte barru, beraz, euroguneko batez bestekoa %0,4raino igoko dela uste du, eta EBkoa, berriz, %0,5eraino.
Datorren urtean lanpostu gutxiago sortuko dira, eta langabezia nabarmen igoko da: eurogunean, %9,3ra, eta EBn, %8,7era. 2010ean ere gora egiten segituko du: eurogunean %10,2raino, eta %9,5eraino EBn. Europako herrialdeen artean kaltetuen berriz ere Espainia aterako da, %16raino iritsiko baita langabezia aurten, eta %19raino 2010ean.
Defizit publikoa, %4an
Ekonomia indartzeko hartu dituzten planek ere defizit publikoaren igoera ekarriko dute: eurogunean %4ra ailegatuko da, eta %4,4ra EBn. Aurreikuspenak betetzen baldin badira, egonkortasun itunak zehazten duen %3ko maila zeharkatzen duten herrialdeei zigor prozedurak ireki ahal izango dizkie Europak.
Bruselaren arabera, krisiak horren gogor jotzeko arrazoiak finantza erakundeen egoeraren okertzea, munduko ekonomiaren moteltzea eta estatu batzuetan eraikuntzaren krisiak utzitako ondorioak izan dira. Batzordearen iritziz, Europako estatuek krisi ekonomikoaren kontrako neurririk hartu ez balute, BPGa %0,75 gehiago jaitsiko litzateke.
EBren 2009rako aurreikuspenak (%)
BPG Langabezia Kontu publikoak InflazioaAlemania -2,3 7,7 -2,9 0,8
Austria -1,2 5,1 -3,0 1,2
Belgika -1,9 8,0 -3,0 1,1
Bulgaria 1,8 6,3 2,0 5,4
Danimarka -1,0 4,5 -0,3 1,6
Erresuma Batua -2,8 8,2 -8,8 0,1
Errumania 1,8 7,0 -7,5 5,7
Eslovakia 2,7 10,6 -2,8 2,9
Eslovenia 0,6 5,2 -3,2 0,9
Espainia -2,0 16,1 -6,2 0,6
Estonia -4,7 8,8 -3,2 3,2
Finlandia -1,2 7,8 2,0 1,8
Frantzia -1,8 9,8 -5,4 0,8
Grezia 0,2 9,0 -3,7 2,5
Herbehereak -2,0 4,1 -1,4 1,9
Hungaria -1,6 8,8 -2,8 2,8
Italia -2,0 8,2 -3,8 1,2
Irlanda -5,0 9,7 -11,0 0,7
Letonia -6,9 10,4 -6,3 6,8
Lituania -4,0 8,8 -3,0 5,6
Luxenburgo -0,9 4,9 0,4 0,6
Malta 0,7 7,4 -2,6 1,9
Polonia 2,0 8,4 -3,6 2,9
Portugal -1,6 8,8 -4,6 1,0
Suedia -1,4 7,9 -1,3 0,7
Txekiar Errepublika 1,7 5,7 -2,5 2,6
Zipre 1,1 5,1 -0,6 2,0
EUROPAKO BATASUNA -1,8 8,7 -4,4 1,2
Euroaren eremua -1,9 9,3 -4,0 1,0