EkoNOMIA

Europako Parlamentuak atzera bota du 65 orduko lan astearen egitasmoa

Legebiltzarkideek ez dute ontzat jo Europako Batasuneko herrialdeek egindako proposamena.

2009ko apirilaren 28a
13:16
Entzun
Europako Parlamentuak eta Europako Batasuneko (EB) 27 herrialdeek ez dute lortu 65 orduko lan astearen egitasmoaz akordiorik eta, hala, Parlamentuak atzera bota du proposamena. EBk 65 ordura igo nahi zuen asteko lan egunen ordu kopurua.

Legebiltzarkideen batzorde bat eta herrialdeen ordezkariak bart arte aritu dira bilerak egiten. Duela bost urte zebiltzan araudia aldatzeko saioak egiten. Txekiar Errepublika EBko txandakako presidentetzak eurodiputatuen jarrera gaitzetsi du, "ez direlako malguak izan". Haren ustez, herrialdeek proposatzen zutena "egoera hobetzeko" zen.

Herrialdeek Europako Batasuna osoan araudiz 48 orduko lan astea luzatzeko aukera nahi zuten -herri batzuetan hala egiten dute-, baina parlamentariak ez zeuden ados, "langileen egoera okertuko zuelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.