Sarebbanku txarrera beste banku eta aseguru etxe batzuk ere batu dira: Ibercaja, Bankinter, Unicaja, Cajamar, Mapfre eta Mutua Madrileña, besteak beste. BBVA ez da egongo.
Akziodun pribatuen artean, hasieran Santanderrek 164 milioi euro jarri ditu, Caixabankek 118 milioi, Sabadellek 66 milioi eta Popularrek 57 milioi. Abenduan, Santanderrek bere inbertsioa 656 milioi eurora handituko du, Caixabankek 472 milioira eta Sabadellek 264 milioira.
Urte amaierarako, 2.000 milioi euro inguruko kapitala izango du Sarebek, eta, kapital publikoa gaineratuz gero, 3.800 milioi euroko kapitala izango du. Diru horrek eutsiko die hasiera batean nazionalizatutako bankuetatik hartuko 44.000 milioi euroren kreditu, etxe eta zoruei. Hala, aktiboekiko kapitala %8,6koa izango da.