Euskadiko Kutxak Julio Gallastegi izendatu du zuzendari nagusi

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Euskadiko Kutxak Elias Atutxa kargutik kendu eta Julio Gallastegi izendatu du kutxako zuzendari nagusi. Euskadiko Kontseilu Errektoreak atzo hartu zuen erabakia. Julio Gallastegi Lagun Aro mutualitateko zuzendari nagusia eta Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreko lehendakariordea izan da orain arte. «Ziklo berriari begira jarraitu beharreko estrategia diseinatzea» izango du zeregin nagusia.

Mondragon taldeko aurrezki kutxak ez du jakinarazi zergatik kendu duen kargutik Elias Atutxa. Krisi garaian ordezkatu du, karguan hiru urte eskas eginda. Kutxak zehaztu du Atutxak Mondragon taldean jarraituko duela, «beste zeregin batzuetan».

Julio Gallastegi arrasatearra da, 52 urte ditu, eta EnpresaZientziak ikasketak egin zituen Deustuko Usnibertsitatean. Ondo ezagutzen du Euskadiko Kutxa, erantzukizun handiko karguak izan baititu bertan: Plangintza zuzendaria, idazkari nagusi teknikoa, Enpresen Bankako zuzendariorde nagusia eta Euskal Herriko sare komertzialeko zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.