Euskal atunontzi bat, Galizian lehorreratu ezinik
SANTIAGO.Bermeotarrak 4 atunontzi bizkaitarrak hamabost egun daramatza Arousako uretan ainguratuta, ontzijabeak dituen arazo judizial batzuk tarteko ez diotelako lehorreratzen uzten. 25 arrantzale daude itsasontzian, edateko urik eta erregairik gabe geratzeko arriskuan. Ontzian daramatzatzen 300 tona hegaluze ere galtzear direla jakinarazi dute, ezin dutelako hozte sistema martxan jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu