Enpresak

Euskal ekoizpen sarea "hiltzen" ari dela esan du Confebaskek

Krisia hasi zenetik 6.896 enpresa galdu direla azaldu du EAEko patronalak, 2008ko maiatzean zeudenen %10,9. Azken hilabeteak okerrenak izan direla ohartarazi du: urtarrilean 639 enpresa desagertu ziren. Aurkeztutako datuak, hemen (gazteleraz).

2013ko otsailaren 14a
13:49
Entzun

Panorama ekonomiko negargarria azaldu du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak, Bilbon egindako agerraldian. Egoeraren larritasunaz ohartzeko haren alboan izan ditu Confebask osatzen duten hiru patronaletako presidenteak: José María Vázquez Eguskiza (Cebek), Pello Gibelalde (Adegi) eta Pascal Gómez (SEA). 

Azken hamarkadetako krisirik okerrena dela egiaztatu du Lujuak. 2013a zenbatuz gero, gutxienez sei urte iraungo du, eta aurrekoetatik ateratzea baino zailagoa izango dela esan du. 

Enpresen aldeko politikak aldarrikatu ditu Lujuak, "enpresak direlako egoera honetatik atera gaitzaketen bakarrak". Sozietate zergan kenkariak gutxitzeko mugimenduen aurrean, enpresen aldeko fiskalitatea eskatu du. Gizarte Segurantzaren kotizazioak ditu jomugan patronalak, bere datuen arabera, inguruko herrialdeek baino gehiago pagatzen dutelako hemengo enpresek eta horrek lehiakortasuna kentzen die.  
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.