Borjak adierazi duenez, I+G arloak sekulako garrantzia du ekonomian. Adibide bat jarri du. «Euskal enpresen %70ek mahai teknologiko baxua edo erdi mailakoa dute, eta energiaren kontsumo handia. Petrolioak duen prezioa aintzat hartuta, kostuak gora eta lehiarako ahalmena behera doaz». Horri gizarteko beste hainbat faktore batuta -Euriborra, inflazioa...-, familien erosteko ahalmena gutxituz doala dio, eta beraz, kontsumoko ondasunen salmenta murriztu egiten dela.
Aurreko hamarkadako ekonomiaren oparoaldia behar bezala ez dela aprobetxatu gaineratu du. «Ekonomia ondo doanean aprobetxatu egin behar da modernizatzeko eta sektoreak berregituratzeko. Baina ez dugu hala egin, eta orain zezenak harrapatu gaitu». Datozen urteetan I+G arlora bideratuko den dirua murriztu egingo dela uste du. «Administrazioak kopuru berbera gastatzen jarraituko du, baina enpresek gutxiago».
Ikerketa eta garapenean gutxi inbertitzen den arren, hori ez da horretarako prestatutako jenderik ez dagoelako. Mila biztanleko 22,2k zientzia eta teknologiako goi mailako ikasketak dituzte. Irlandak soilik gainditzen du kopuru hori, 24,2k baitituzte han. Zientzia eta teknologiara bideratzen diren giza baliabideetan ere Europako aurreneko postuan dago Euskal Herria, Japonia eta AEBek ere gainditzen dituelarik.
Borjaren arabera, ordea, faktore horiek ez daukate hainbesteko garrantzirik. «Jende pilo batek egiten du lan, baina ikusi egin behar da zer motako kontratuak dituzten. Zenbat jendek lan egiten duen baino garrantzitsuago da haiek zer ondorio daukaten industria sarean».
Patenteen kopurua jarri du adibidetzat. «Tasa oso baxua da beste herrialdeekin alderatuz gero. Milioi biztanleko 2,320. Finlandian, berriz, 70,316». Nafarroan zertxobait ezberdina da egoera. Gainerako euskal lurraldeetan baino patente gehiago lortzen baitituzte han, milioi biztanleko 6,2174. Multinazionalek duten pisuagatik dela dio. «Ikerketa eta garapena enpresa handietan soilik lantzen da. 500 edo 600 enpresa ariko dira horren inguruan zerbait egiten, gainerako 10.000 ezer ez».
ESPORTATZAILETIK INPORTATZAILERA. Esportazio eta inportazioei dagokienez, Euskal Herria urte askoan esportatzaile izan bada ere, joera aldatzen ari dela dio. Gaindegiak egindako txostenean bildutako datuaren arabera, 2004an esportazio tasa %26,012koa izan zen, eta inportazioena %24,030ekoa. Borjaren arabera, ordea, kanpoko produktuak merkeagoak dira eta jendeak gero eta gehiago erosten ditu. Nafarroa eta Arabako emaitzei esker da kanpo saldoa positiboa, haietan esportatu baino askoz gutxiago inportatzenbaita. Volkswagen eta Mercedesek herrialde horietan duten pisua zerikusi zuzena du horretan.
Gaindegiak aurkeztutako txostenean ingurune ekonomiko eta enpleguari dagozkion beste hainbat datu ere bildu dira. Besteak beste, langile zaharren kopuruari dagokiona. 55 eta 64 urte bitartekoak jo dituzte langile zahartzat. Nafarroan bereziki altua da haien enplegu tasa: %48, hain zuzen. Gizonezkoen eta emakumeen artean, ordea, ezberdintasunak daude. Lanean ari diren emakume «zaharren» kopurua baxuagoa da gizonena baino: %35,1 eta %60,9. Gainerako herrialdeetan ere gauza berbera gertatzen da, iparraldean salbu. Han emakumeak lehenago sartu ziren lan munduan eta datuek hori adierazten dute. %37,9 da langile zaharren enplegu tasa -lehenago hartzen dute erretreta-, eta emakumeen eta gizonen kopurua antzekoa da: %38,8 dira emakumeak eta %37,1 emakumeak.
«Ekonomia ondo doanean apropetxatu egin behar da modernizatzeko. Baina ez dugu hala egin»
«Patenteei dagokienez, Euskal Herriko tasa oso baxua da beste herrialdeekin alderatuz gero»
antton borjaTXOSTENAREN JARRAIPEN BATZORDEKO KIDEA
ZenBaKIaK
22,2 Zientzia eta teknologia ikasketak. Mila biztanletik 22,2k zientzia eta teknologia eremuko ikasketak dituzte Euskal Herrian. Irlandan soilik da altuagoa kopuru hori; han mila biztanletik 24,2k baitituzte.1,982
Kanpo saldoa. Euskal Herriak %1,982ko kanpo saldo positiboa du. Hau da BPGren %26,012 esportatzen du eta %24,030 inportatu. Joera hori, ordea, aldatzen ari da, eta inportazioek gero eta pisu gehiago dute.Iparraldean industriak Hegoaldean baino pisu askoz txikiagoa du
Nekazaritzakgarrantzi handia duoraindik Zuberoan eta Nafarroa BehereanM. GARATEDonostia
BPGren %3,4 soilik sortzen du nekazaritzak. «Pisu ekonomiko oso gutxi du, baina zaindu egin behar da nekazaritza eta lurraren eredua zaintzeko», esan du Antton Borja XXI. Mendeko adierazle nagusiak lanaren jarraipen batzordeko kideak. Zazpi herrialdeen arteko batez bestekoa da hori, baina herrialde batetik bestera lehen sektoreak duen pisua izugarri aldatzen da.
Iparraldean, kasu, lehen sektoreak industriaren gainetik jarraitzen du, batez ere Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Nekazaritzak garrantzi handia du oraindik bi probintzia horietan. Enplegua dutenen %30 eta %23 aritzen dira horretan, hurrenez hurren. Lapurdin askoz gutxiago: lana dutenen %3. Halere, han ere industriak ez du hainbesteko pisurik, batez ere turismoari lotutako jarduerek hartzen dutelako garrantzia.
Herrialde guztietan gailentzen da zerbitzuen sektorea. «Gauza asko sartzen dira hor. Niretzat enpresentzako zerbitzuak eskaintzen dituztenak oso garrantzitsuak dira. Baina Euskal Herrikoek oso pisu gutxi dute».Industriari dagokionean, siderurgia eta mekanika arloa gailentzen dira EuskalHerrian. Ehun industrialaren %30 osatzen dute. Enpresa ertain eta txikiak dira gehienak, nahiz eta eskualde batzuetan multinazionalek eragin handia izan. Tamainarengatik eta bakoitzak berrikuntzan egindako inbertsio baxuagatik,ez direla oso indartsuak uste du Borjak.
Bestalde, haren iritziz, herrialdeen artean ez dago behar adinako «harreman industrialik». Ekonomia motelaldian dagoela eta egoerari aurre egiteko elkarlana behar-beharrezkoa dela uste du. «Egungo eredu neoliberalarekin enpresa bakoitzak berari dagokiona soilik egin behar duela ematen du, baina hori oso arriskutsua da».