Aire garraioa

Euskal Herriko aireportuek %8,3 bidaiari gehiago garraiatu zituzten iaz

Trafikoa bikoiztu du Forondak, hegaldi erregularrak itzuli ondoren.

Gasteizko aireportua, Forondan. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2018ko urtarrilaren 12a
16:43
Entzun

Guztira, 6.696.427 bidaiarik erabili zituzten iaz Euskal Herriko bost aireportuak, 2016an baino 516.060 gehiago.

Euskal Herrira hegazkinez iritsi diren edo Euskal Herritik atzerrira abiatu diren lau bidaiarietatik hiruk Loiuko aireportua erabili dute. Guztira, 4.973.712 bidaiari izan ziren iaz (%8,4).

Antzeko bilakaera izan dute Hondarribiko aireportuak (281.859 bidaiari, +%6,6) eta Noaingoak (165.604, +%7,9). Apalagoa, berriz, Miarritzeko aireportuak: 1.190.991 bidaiari igaro dira handik, ia %4,9 gehiago.

Baina igoera ikusgarriena Forondakoak izan du (Araba), trafikoa aise bikoiztu duelako: 38.716 izan ziren 2016an, eta %128 gehiago 2017an (84.261). Ryanairren eskutik hegaldi erregularrak berreskuratu izanak azaltzen du Gasteizko aireportuaren trafiko igoera. Hura da, gainera, salgai gehien garraiatzen duena: 60.484 tona iaz (+%16).  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.