Galiziako As Pontes herrian Endesak duen zentral termikoan gertatu zen ezbeharra, atzo, 12:30 aldera. Langilea zentraleko generadore baten barrualdean ari zen lanean, eta, igarobide batetik pasatzen ari zela, erori, eta hantxe bertan zendu zen, Endesako iturriek jakinarazi dutenez. Hildakoa bilbotarra zen, eta Bizkaiko Graver Española enpresarentzat lan egiten zuen. Obra taldeko burua zen.
ELAk gogor salatu du gertatutakoa, eta laneko osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak eskatu dizkie administrazioei. Protesta gisara, elkarretaratzea egingo dute bihar, 10:30ean, Graverrek Bilboko Epaltza kalean dituen buelgoen parean. ELAren arabera, aurten dagoeneko 21 langile hil dira Hego Euskal Herrian, lanean izandako ezbeharretan.
Euskal Herriko langile bat hil da Galizian, lan istripu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu