Euskal pentsio sarearen aldarria
LAB sindikatuko heldu eta pentsiodunen arloak deitutako elkarretaratzearekin bat egin zuten atzo hainbat lagunek Gizarte Segurantzaren Bilboko ordezkaritza nagusiaren aurrean. Berton lan eta bizi, Pentsioak ere berton erabaki! leloarekin, pentsio sistemaren balizko erreformaren aurka egin eta Euskal Herriak Gizarte Segurantza «propioa» behar duela aldarrikatu zuten, «errentaren banaketa sustatzeko eta desberdintasun sozialak gainditzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu