Enpresak

Euskaltelek 44,9 milioi euro irabazi ditu irailera bitartean

430,4 milioiren diru sarrerak izan ditu lehen bederatzi hilabeteetan, iaz baino %76 gehiago.

2015eansartu zen Euskaltel burtsan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Jon Fernandez.
2016ko urriaren 27a
10:11
Entzun

Emaitza onak bildu ditu Euskaltelek urtarriletik irailera bitartean. 44,9 milioi euroren irabazi garbiak izan ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan; zerikusirik ez iazko zenbakiekin, 2015eko irailean 3,3 milioi euroko emaitza negatiboa pilatu baitzuen, burtsaratzearen ohiz kanpoko gastuen eraginez. Izan ere, urte garrantzitsua izan zen iazkoa Euskaltelentzat: burtsara atera zen uztailaren 1ean, eta Galiziako R Cable bereganatu zuen azaroan 1.190 milioi euroren truke. 

Aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan 430,4 milioi euroren diru sarrerak izan ditu euskal konpainiak, iazko aldi berean baino %76,1 gehiago. Iaz R Cablek izandako diru sarrerak ere batera zenbatuz gero, ostera, talde berriaren diru sarreren igoera %2,2koa litzateke. Konpainiak azaldu du igoera hori batez ere etxebizitzen segmentuan izandako %4,4ko igoerari zor zaiola.

Emaitzak eskuan, Euskalteleko administrazio kontseiluak aho batez erabaki du akziodunei dibidenduak banatzea 2016ko emaitzetatik. Akzio bakoitzeko 0,15 euro gordin banatuko ditu, 22,77 milioi euro guztira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.