Euskaltelek bikoiztu egin ditu zuzeneko bezeroak

Konpainiaren zuntz optikoa 58.000 gipuzkoarrek erabiltzen dute

Leire Olaetxea.
2004ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Euskaltel telekomunikazio taldeak jarritako zuntz optikoaren azpiegiturak direla medio, urte baten buruan euren zerbitzura sarrera zuzena duten Gipuzkoako bezeroen kopurua bikoiztu egin dela jakinarazi zuen atzo Alberto Garcia Erauskinek, Euskalteleko zuzendari nagusiak. Gipuzkoan, beraz, 53.000 etxebizitzatan kontratatu dute zuzeneko zerbitzua. 5.000 baino gehiagok, enpresen kasuan.

Gipuzkoako emaitza onekin pozik direla onartu zuten Garcia Erauzkinek, Pedro Calvillok Hedapenerako zuzendariak eta Manuel Salaberriak Negozioko zuzendariak. 2003. urteko urriaz geroztik, banda zabaleko bezeroak hirukoiztu egin direla azpimarratu zuten. «13.000 dira jada». Euskaltelek eskaintzen duen Aurrez Ordaintzeko Banda Zabala goraipatu zutenlau euroren truke, bost orduz Interneten nabigatu daiteke.

Zuzeneko eta zeharkako sarbideak aintzat hartuz gero, berriz, Euskalteleko bezeroak 128.000raino iritsi direla jakinarazi zuten; 108.000 etxebizitza eta 20.000 enpresa. Euskalteleko ordezkariek azaldu zutenez,azpiegiturak hedatzen diren heinean, bezeroak konpainiaz aldatuko direlakoan da Euskaltel.

2006a, hedatzearen amaiera

2004. urte bukaeran, Gipuzkoako 25 udalerritan izango da Euskaltelera zuzenean sartzeko aukera; Gipuzkoako etxebizitzen %70etan, beraz. Hedapen prozesuaren amaieran, 2006an, Gipuzkoako etxebizitzen %90en sarea hedatu izana espero du konpainiak. «Gipuzkoako eta Donostiako hedapena azkar gertatzen ari da udalek eta herritarrek baimenak emateko izan duten borondate onagatik».

Telefonicak Jaurlaritzako telekomunikazio zerbitzuak Euskaltelekin partekatu behar izanagatik jarritako errekurtsoa dela eta, konpainiaren erabakia «errespetatzen» duela azpimarratu zuten. Jaurlaritzaren Euskaltelen dituen akzio zuzenen salmentaren inguruan, berriz, ondorio zuzenik ez duela izango aurreratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.