Telekomunikazio sektorean kontzentrazio joera da nagusi azkenaldian. Espainian Vodafonek ONO eskuratu izana eta Frantzian SFRk eta Numericablek bat egin izana dira adibideetako batzuk. "Kontsolidazioak badaude, aktiboki parte hartu nahi dugu", adierazi du Alberto Garcia Erauskin Euskalteleko presidenteak.
Haren esanetan, "Espainia iparraldea" da konpainiaren hedapen "eremu naturala", eta Galiziako R eta Asturiasko Telecable erosteko hautagai logikoenak. Bien artean Euskaltelen antzeko tamaina dute. Oraingoz ez dela salerosketari buruzko inongo hartu-emanik izan esan du Garcia Erauskindek. "Patxadaz aztertuko dugu, ez dugu beharrik, bakarrik inolako arazorik gabe aritu gaitezke".
Nabarmendu du etorkizunean ere Euskaltelek Euskadin errotuta jarraituko duela, eta Kutxabankek segituko duela "erreferentziazko akzioduna" izaten. Aurtengo lehentasuna Euskadin hazten jarraitzea izango da Euskaltelentzat. Iaz irabazitako diru guztia, 50 milioi euro, inbertituko ditu. Gaur egun, banda zabaleko Interneten, telebista digitalean eta telefono finkoan konpainia nagusia da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; eta sakelako telefonoetan bigarrena.
Hazten jarraitzezko hiru erronka nagusi finkatu ditu: euskarri anitzerako telebista martxan jartzea; banda zabalaren gaitasuna handitzea; eta wiki sarea kaleetan jartzea.