Atzera ez egiteko lanean ari da aurten Euskaltel, krisiarentestuinguruan eta mugikorren sektoreak %15eko jaitsiera duela. Hala, «iazko emaitzei eustea irabaztea» izango dela esan zuen atzo Alberto Garcia Erauzkinek, Euskalteleko zuzendari nagusiak. Iaz 325,1 milioi euroirabazi zituen Zamudioko konpainiak, 2007an baino %1,3 gehiago.
Iazko abenduan eginiko aurreikuspenetan, 2009. urtean aurrekoan baino euro bat gehiago irabazita konformatuko zirela esan zuten Euskalteleko buruek eta, atzo esandakoaren arabera, hori lortzea ere «zaila» izango da. «Hirugarren hilekoan ekonomiak ezusteko txarrak emango ditueladiote kutxek eta beste zenbait adierazlek».
Krisiak krisi, Euskaltelek «aurkariek baino emaitza hobeak» lortuko dituela adierazi zuen Erauzkinek. Izan ere, urteotan eginiko «inbertsioen emaitzak orain jasotzen» dituzte. «Bezero berriak egiten ditugu egunero telefono finkoan, eta ordainpeko telebistan marka guztiak hautsi ditugu». Telebista digitaleko hiru mila bezero baino gehiago irabazi ditu Euskaltelek ekaina bitarte, «inork espero ez zuena krisi garaian». Dagoeneko, ordainpeko telebistak 50.000 harpidedun baino gehiago ditu EAEn.
Sakelakoen negozioa, berriz, «egonkortu» egin dela eta «kimu berdeak» agertzen hasiak direla esan zuen konpainiako zuzendari nagusiak. Sakelakoen bidez eginiko dei kopuruak gora egin duela, minutu gutxiago hitz egiten dela egiaztatu dute.
Zerbitzu guztiak eskuragarri
Egoera ekonomikoari buruzko adierazpenak Microsoft eta Euskaltelen arteko elkarlanaren berri emateko agerraldian egin zituen Erauzkinek. Sinatutako akordioari esker, Euskaltelen posta elektronikoa darabilten 40.000 erabiltzaileek Windows Live plataformaren zerbitzu guztiak izango dituzte eskuragarri, «ordenagailutik zein sakelako telefonotik», zehaztu zutenez.
Euskaltelek posta elektroniko berria emango die horrela bezeroei eta, aldi berean, Windows Live-ko zein enpresaren zerbitzu guztiak gune beretik eskainiko ditu. Atzo esandakoaren arabera, Microsoften sareko edukietarako sarbidea ematen duen Europako lehen enpresa da Euskaltel.
Euskaltelek iazko irabaziei eutsiko diela uste du, urte bukaera zaila espero arren
Posta elektronikoa Windows Live sarearen bitartez eskainiko die bezeroei, Microsoftekin elkarlanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu