Euskaltelen isuna, «denentzat kaltegarri»
BILBO. Euskalteli jarritako 222 milioi euroko isunak euskal ekonomiari kalte egingo diola adierazi du Confebaskek. Besteak beste, ogasunek diru gutxiago jasoko dutela dio eta, ondorioz, haien baliabideak murriztuko direla. Patronalak babesa eman dio telekomunikazio konpainiari, «gauzak ondo egitearen adibide delako eta ekarpen handia egiten diolako ekoizpen ehunari eta gizarteari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu