EKONOMIA

Eusko Jaurlaritza: "Euskadi ez dago greba orokorretarako"

'Greba orokorrerako arrazoiak' izeneko agiria zabaldu zuen atzo ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek. Krisi ekonomikotik irteteko, elkarlanera deitu du Jaurlaritzak.

2013ko apirilaren 4a
14:28
Entzun

Greba orokorrerako arrazoiak izeneko agiria plazaratu zuen atzo Muñozek. Grebara deitzera ez da iritsi Muñoz, baina bidea prest utzi du: "Esperimentu totalitario bat pairatzen ari gara, pobreen aurkako gerra egin nahi dute. ELAren ustez, soziala den guztia eraisteko erabaki horri greba orokorrarekin erantzun behar diogu. Ezinbestekoa da, politika alternatibo bati balioa emateko".

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erantzun dio Muñozi; "Euskadi ez dago greba orokorretarako, guztiz kontrakorako baizik", adierazi du. Nabarmendu du Muñozen adierazpenak oraindik "hausnarketa" bat direla, ez deialdi bat. Elkarlanean aritzera deitu du Erkorekak, krisi ekonomikotik "eraginkorrago" ateratzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.