Knorrek bere kezka agertu du gaur Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak onak ez direlako. Haren esanetan,"estatuko arazoak alderdien arazoen gainetik daude", eta egoera konpontze bidean Confebask "lehen lerroan izango" dela nabarmendu du. "Gobernuetako ordezkariei hitz egiten hasteko eskatzen diegu, elkarrizketa ez baita sekula eten behar", azpimarratu du Knorrek.
Confebaskeko presidentearen ustez, bi Gobernuen arteko "elkarrizketa eza oso kaltegarria da enpresarien jarduera ekonomikorako, eta gu bitartekari lanetan aritzeko prest gaude".Horrez gain, ETAren mehatxupean dauden enpresariei bere elkartasuna adierazi die Knorrek.
Egoera ekonomiko "zaila"
Roman Knorrek egungo koiontura ekonomikoa "zaila" dela nabarmendu du, eta Barne Produktu Gordina (BPG) %1,9 igotzea aurreikusten du, aurtengo urterako espero den gorakada ekonomikoa dela eta. Igoera hori urte honen bukaeran edo datorren urtekoaren hasieran emango dela uste du Confebaskeko presidenteak. "Zenbait zantzuren arabera, hobekuntza ekonomiko baten aurrean gaudela esan daiteke", azpimarratu du.
Enpresarien elkarteak hogei urte bete ditu, eta plan estrategiko berri bati ekin diola iragarri du, "euskal enpresen arteko lehiakortasunari bultzada bat emateko".
Confebasken batzarra
Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari elkarrekin hizketan hasteko eskatu die Roman Knorrek
Confebask patronalaren lehendakari Roman Knorrek "elkarrekin hizketan hasteko eskatu" die gaur Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, eta enpresarien elkartea bi gobernuen arteko gatazka gainditzeko prest dagoela adierazi du, haien ustez "egoera hau txarra" baita. Halaber, ETAren mehatxupean dauden enpresariei beren elkartasuna adierazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu